
Gure kultura kalera! 🎶
Gaur, otsailaren 4an, Santa Ageda ospatu dugu Ikastolan, gure herriko ohitura eta kultura bizirik mantentzeko asmoz. Urtero bezala, ikasle, irakasle eta komunitate osoa prest agertu gara koplak kantatu, euskal kultura hauspotu eta Ikastola herrira ateratzeko.
Eguraldia ez dugu gure alde izan, eta ezin izan dugu aurreikusitako ibilbide osoa egin. Hala ere, azkenean atera ahal izan gara apurtxo bat eta gure ahotsak ozen entzunarazi ditugu, ilusioz eta indarrez.
Kantuan eta giro onean, Santa Agedaren espiritua herriko kaleetara eraman dugu, elkarrekin abestu, disfrutatu eta gure sustraiak ospatzeko.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartzeko prest zeuden komertzio guztiei, nahiz eta eguraldiaren ondorioz ezin izan garen guztietara iritsi. Zuen prestutasuna eta harrera ezinbestekoak dira gure Ikastola eta herria elkarrekin lotzen jarraitzeko.
Espero dugu datorren urtean eguraldi goxoagoa lagun izatea, eta ibilbide osoa egin ahal izatea, Santa Ageda ospakizuna are handiago bihurtuz.
Eskerrik asko guztioi bihotzez! 💚
Gora Ikastola eta gora euskal kultura!
