Lodosako Ibaialde Ikastola gurasoen kooperatiba bat da eta honen eginkizuna Lodosa eta inguruko herrietako familiei kalitatezko hezkuntza euskaldun eta pertsonalizatua eskaintzea da. Ibaialde Ikastola 2002an, Muskaria Ikastola (Lodosa) eta Deikaztelu Ikastola (Sartaguda) ikastolek bat egitean jaio zen. Ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala gara.

Gaur egun Ikastolak 0-12 urteen bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen die Lodosa eta inguruko herrietako familia anitzei; Andosilla, Sartaguda,, Azagra, San Adrian edo Mendabia, besteak beste.

Haurraren erritmo eta interesetatik abiatuz, bakoitzaren garapen osasuntsu eta integrala du helburu bezala Ikastolak; horrela, etorkizunean beharrezkoak diren konpetentziak barneratuz. Besteen artean, kooperatibismoa, autonomia, pentsaera kritikoa, irudimena, jarrera ekintzailea eta adimen sozio emozionala.Aipatutako helburua lortzeko, Ibaialde Ikastolak hezkuntza komunitate berritzaile eta ekintzailea dauka; gure irakaslegoa euskaraz bizi da, eleaniztuna da, eta gainontzeko kideekin taldean lan egiten du (zerbitzuetako langileekin, gurasoak…). Ikastolak bere profesional guztien prestakuntza eta eguneraketa ahalbidetzen du, egungo hezkuntza aldaketa eta beharrei erantzuna emateko (eleaniztasuna, IKTak, konpetentziak,…).

Aipatutako helburua lortzeko, Ibaialde Ikastolak hezkuntza komunitate berritzaile eta ekintzailea dauka; gure irakaslegoa euskaraz bizi da, eleaniztuna da, eta gainontzeko kideekin taldean lan egiten du (zerbitzuetako langileekin, gurasoak…). Ikastolak bere profesional guztien prestakuntza eta eguneraketa ahalbidetzen du, egungo hezkuntza aldaketa eta beharrei erantzuna emateko (eleaniztasuna, IKTak, konpetentziak,…).

Ikastolak material berritzaile eta manipulatiboak zein espazio irekiak dauzka eta haurraren interes eta erabakietatik eratorritako metodologia erabiltzen du, hauek seguru eta aske sentiarazteko; beharrezkoa deritzagu azkenengo hau ikasketa gerta dadin. Gainera, lankidetza, komunikatzeko gaitasuna, tolerantzia, solidaritatea eta jarrera demokratikoa bezalako baloreak bultzatzen ditu.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para que usted tenga la mejor experiencia de usuario, analizar nuestros servicios y con finalidad analítica, mediante el análisis de sus datos de navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies