Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (7-9 urte) KIMU proiektuarekin lan egiten dugu, Ikastolen berezko proiektu berritzailearekin. Oinarrizko konpetentzietan oinarritutako proiektua da, ikasleak bizitzako egoera errealei erantzuteko prestatzeko helburuarekin. Metodologiaren erdigunean ikaslea dago, eta ikaskuntza hori modu aktiboan egin behar da, emozioek eta motibazioak bultzatuta.
Esan bezala, Ikastolek propio duten proiektua da, eta honetarako, irakasleek formakuntza jarraitua eta espezifikoa jasotzen dute.
Hauek dira KIMU Proiektuaren bitartez lantzen ditugun konpetentziak:
- Norbera izaten eta komunikatzen jakin.
- Elkarrekin ikasten, bizitzen eta komunikatzen jakin.
- Pentsatzen, ikasten eta komunikatzen jakin.
- Egiten, ekiten eta komunikatzen jakin.
- Zientziarako konpetentzia.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa.
- Hizkuntza eta literaturakomunikaziorako konpetentzia.
- Matematikarako konpetentzia.
- Arterako konpetentzia.
- Konpetentzia motorra.
- Teknologiarako konpetentzia.