Zerbitzu hau ikastolako proiektu linguistikoaren barruan sartzen da eta beraz, jantoki zerbitzua ere euskaraz eskaintzen da.
Helburua elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea da, dieta askotarikoa, nahikoa eta orekatua bultzatuz gure ikasleen artean.
0-3 urteko ikasleek tutorearekin bazkaltzen dute ikasgelan, eta 3 urtetik aurrera, berriz, jantokian, begirale batekin.


