
Ibaialde Ikastolan neguko arropa eta osagarrien elkartrukaketa antolatu dugu, familiei zuzendutako ekimen komunitario gisa. Helburua da txiki geratu zaien arropak bigarren bizitza izatea, beste familia batzuek aprobetxatu ahal izan ditzaten.
Gabonak pasa ondoren, ohikoa izaten da etxean pilatzea baserritar jantziak, abrigoak, botak edo elurretarako arropa, oraindik egoera onean egon arren. Horregatik, aukera paregabea iruditu zaigu gure artean elkartrukatzeko, berrerabilpena sustatu eta, aldi berean, familien gastuak arintzeko.
📅 Arropa jasotzeko epea: urtarrilak 21 arte
🗓️ Elkartruke eguna: urtarrilak 24, 11:00etan
📍 Lekua: Ibaialde Ikastola
Ekimen honek Ikastolaren balioak indartzen ditu: komunitatea, elkarlana, zaintza eta ingurumenarekiko konpromisoa. Ikastola ez baita soilik ikasteko espazioa, baizik eta elkarrekin hazteko eta partekatzeko tokia.
Bagatoz indarberriz. Bazatoz?
