
Otsailaren 20an, Ikastolan gau berezi eta magikoa bizi izan genuen: gure gaupasa literarioa.
Iluntzean elkartu ziren ikasleak, motxila eta lo-zakuarekin, istorioetan murgiltzeko gogoz. Elkarrekin afaldu ondoren, hitzek hartu zuten bidea: irakurketak partekatu genituen, pasarteak ozen irakurri eta istorioak antzeztuz eta bizituz, literaturaz gozatzeko modu desberdinak bizi izan genituen.
Pixkanaka, giroa lasaituz joan zen, eta pijama jantzita, gau ipuinen une berezia iritsi zen. Isiltasun goxoan, entzun, irudikatu eta elkarrekin amesteko tartea izan genuen.
JUUL geroz eta gertuago dugun honetan, halako bizipenek are indar handiagoa hartzen dute, irakurzaletasuna sustatuz eta liburuekiko lotura emozionala sendotuz.
Ikastola ez baita soilik ikasteko gunea; bizitzeko, partekatzeko eta hazteko espazio bat ere bada.
