PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (7-9 urte) KIMU proiektuarekin lan egiten dugu, Ikastolen berezko proiektu berritzailearekin. Oinarrizko gaitasunetan oinarritutako proiektua da, ikasleak bizitzako egoera errealei erantzuteko prestatzeko helburuarekin. Metodologiaren erdigunean ikaslea dago, eta ikaskuntza hori modu aktiboan egin behar da, emozioek eta motibazioak bultzatuta.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan (9-12 urte) EKI proiektuarekin lan egiten da, hau ere Ikastolen berezko materiala. EKI proiektua proiektu integral eta balioanitza da, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. mailara arte lantzen da Ikastoletan. Ikaslearen irteera-profiletik abiatuta, argi daukagu zeintzuk diren Ikastolatik irtetean ikasleak garatu dituen gaitasunak. Hau da, EKIren helburu nagusia ikasleek bide erreal eta praktiko bat izatea da, etorkizunean beharko dituzten tresnak garatzeko.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para que usted tenga la mejor experiencia de usuario, analizar nuestros servicios y con finalidad analítica, mediante el análisis de sus datos de navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies