
Martxoaren 20an eta 27an, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin lanean Patricia Valle izan zen.
Bi saio hauetan, hezkuntza afektibo-sexuala modu egokituan eta adin bakoitzari lotuta landu zen. Besteak beste, gorputzaren ezagutza eta anatomia, prebentzioa, zalantzen argitzea eta komunikazioaren garrantzia izan ziren lantutako gai nagusiak. Ikasleek naturaltasunez parte hartu zuten, galderak eginez eta interesa erakutsiz, giro seguru eta konfiantzazko batean.
Ikasleekin egindako lanaz gain, irakasle eta familiekin ere aritu zen, egindakoaren inguruko itzulera eskainiz eta egunerokotasunean baliagarriak izan daitezkeen orientabideak partekatuz.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, bai ikasleentzat bai hezkuntza komunitate osoarentzat. Halako espazioek aukera ematen dute gai garrantzitsuak modu lasai eta egokian lantzeko, tabuak apurtuz eta hitz egitea erraztuz. Izan ere, hezkuntza afektibo-sexuala funtsezkoa da haur eta gazte osasuntsu, aske eta seguruak hezteko. Ikastolatik argi dugu bide honetan lanean jarraitzea ezinbestekoa dela, familiek eta komunitateak ere bidelagun izanik.
