KiVa

KivA proiektua bullying-aren prebentzioan, tratamenduan eta jarraipenean oinarrituriko programa eraginkorra da. Finlandian eginiko ikerketa garatu batetik eratorri zen, eta Ikastolek aurrera daramate.

KivA-k jazarpen kasuetan prebentzio teknikak, egoeraren trataera eta ondorengo jarraipenean borobiltzen du eskuhartzea.

Bullying kasuetan, jazarle eta biktimaren identitateen inguruan gogeta egiteaz gain, lekuko pasibo diren gainontzeko guztietan jartzen du garrantzia, hauen ekintza beharrezkoa baita.

Proiektu hau aurrera eramateko, irakasleek formakuntza jarraitua jasotzen dugu ikastolan; honi esker prebentzio teknikak eta antzemate goiztiarrerako lana egiten da.

Ikasleek gaitasun sozioemozionala eta komunikazio eta empatia tresnak barneratzen dituzte txikitatik, honi esker, indarkeria eta jazarpen egoerak gutxituz, eta gertatzekotan, antzemate goiztiarra eginez.