Doako garraio zerbitzua eskaintzen dugu eskualde osorako. Lerro guztiak 08: 45ean iristen dira ikastolara, klaseak 09: 00etan hasteko, eta 16: 00etan ateratzen dira ikastolatik.
Taxien ibilbideak familien beharren arabera diseinatzen dira urtero, eta ikastola osatzen duten ikasleen herri guztietara iristen dira.