Txiki-txikien gunea: gune berezia da, irekia, baina aldi berean babestua, propio aeta ongi mugatuta. Giro lasaiean egoteko eta estimulu gehiegirik gabekoa. 

Psikomotrizitate txokoa: mugimenduaren askatasunean oinarritutakoa eta zailtasun ezberdinetako bideak eta baliabideak eskaintzen diduena.

Esperimentaziorako txokoa: material ezberdinak manipulatu, esploratu eta esperimentatzeko gunea.

Jolas sinbolikorako txokoa: haurrak bere barnea proiektatzeko gunea. Gorputzeko eta hitzezko komunikazioa eta sozializazioa garatzeko eszenatokia.

Eraikuntza txokoa: haurraren mundua eraikuntzen bitartez proiektatzeko material desberdinen ornitutako gunea.

Liburutegia: liburutegiaz gain, giro lasaia eta erlaxatua eskeintzen duen gunea.

Materialekin jarduera proiektiboak egiteko txokoa: haurraren proiekzioak adierazteko material eta proposamen desberdinak eskaintzeko gunea.

Matematiken txokoa

Idazketa-irakurketaren txokoa

Aldaketa eta garbiketarako txokoa

Elikadurarako txokoa (0-3 urte): autonomia, jateko ohitura kulturalak eta harremanak garatzeko txokoa da. Bakoitzaren erritmoa errepetatuz, une lasaia eta esploraziorako eta esperimentaziorako aukerak ematen dituena: elkarrizketak, koloreak, zaporeak, usainak… 

Kanpo espazioa

Lo egiteko eta atsedena hartzeko txokoa: atseden hartzeko, lasai egoteko edo momentu batean isolatu xamar egoteko gunea. Loaldi eta esna-aldien trantsizio tokia.