EKI proiektua Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBH 4. mailararte Ikastoletan propioki lantzen den proiektu integral eta konpetentzia aniztuna da. Ibaialde ikastolan Lehen Hezkuntzako bigarren etapan EKI bidezko disziplina arteko proiektuak burutzen ditugu.

Ikaslearen irteera profiletik habiatuz, ikastolatik irtetzean gure ikasleek zein gaitasun, zein konpetentzia izan ditzaten argi dugu; hau da EKI-ren helburu nagusia, ikasleak etorkizunean beharrezkoak dituzten tresnak garatzeko bide erreala eta praktikoa izatea

Gaitasun horien artean, aipatzekoak lirateke, besteen artean: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

Ikastolan argi dugu soilik barneratu dena garela gai ikasteko, horregatik EKI proiektuak pedagogia integratzailearen alde egiten du apostua. Egoera errealetatik habiatuz. ikasleak aurretik zeuzkan jakintza eta gaitasunei eguneratzeak gehitzen joango da; kontzeptuak erlazionatuz, gertaera-ondorioa prozesua ulertuz… 

Ikaslearen gaitasun eta konpetentzien barneraketa modu integratuan ulertzen da, horregatik, EKI proiektuak disziplina arteko jakintza eskaintzen digu, ikasgai batean barneraturiko gaitasunak, beste batean erabilgarriak bihurtuz eta ikasketa prozesua, bakar eta etengabe bat bezala ulertuz.

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para que usted tenga la mejor experiencia de usuario, analizar nuestros servicios y con finalidad analítica, mediante el análisis de sus datos de navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies