1- Ikastolara sarrera 9:00-tan egiten da.
2- Asanbladari esker, aurreko egunean gertaturiko gaiei buruz hitz egin eta gaurko egunean egingo dena komentatzen da.
2- Zirkulazio libreari esker, txoko ezberdinetatik igaroz, ikasleek beraien interes eta erritmoei egokituriko materialak aurkitzen dituzte. Modu autonomoan eta arduratsuan, ZER, NOLA eta ZEREKIN erabakitzeko aukera dute; eginiko lana erregistro orrietan geratzen da idatzia.
3- Hamarretakoa egunez egun antolatzen da, elikadura anitza eta orekatua izateko. Gaur adibidez __________tokatzen da.
4- Lehenengo aisialdi garaia 20 minutukoa da. Kanpo espazioetan egin den birrantolaketari esker, lurrean zein parkean, gaitasun zein zaletasun anitzentzako jolasak dauzkagu.
5- 45 min-ko beste bi saio dauzkagu. Egoera errealetatik eratorritako erronken bidez lortzen da gaitasun anitzen barneraketa; hau Ikastolek propio duten KIMU materialak bideratuta egiten da.
6- Bigarren aisialdi garaia, berriro ere 20 min-koa. KOVID egoerak hau galarazi badu ere, adin ezberdinen arteko kanpo espazioen elkarbanatzeak onura anitzak dazkar. Lehen hezkuntzako azken etapan adibidez, pazientzia, enpatia eta zainketa bezalako baloreak modu naturalean barneratzen dituzte; txikiagoak direnekin espazio berak konpartituz.
7- Ordu beteko beste saio bat dago. Kasu honetan, adibidez, ingelesez ipuina kontatuko digute. Irakurzaletasuna eta literatura era goxoan eta beraien interesetatik habiatuta eskaintzeak etorkizunerako onura esanguratsua dakar. Irudimenaren garapena, besteak beste, ipuinek daukaten balore pedagogikoetako bat da.
8- 14:00tan bazkaltzera doaz.
9- Bazkal osteko asialdialdia. BIHAR ARTE!