Gabonak igaro arren, gure Ikastolan opariak ez dira amaitu. Gabonetako saskiaren zozketaren irabazleak sari guztiak jaso ditu: produktu ugari, tokiko komertzioen ekarpenak eta ilusioz betetako saskia.
Eskerrak eman nahi dizkiegu zozketan parte hartu duten guztiei, eta bereziki, herriko komertzio eta eragileei, komunitatearen alde egindako ekarpenagatik. Elkarrekin, Ikastola eta herria indartzen jarraitzen dugu.
Eta noski, zorionik beroenak irabazleari, zorionak Marian!
