Bueltan baratzarekin!

Azkeneko egun hauetan martxan jarri dugu berriro ere baratza. Horretarako, lehenik eta behin lurra mugitu eta oxigenatu dugu produktu berriak landatzeko prest gera zedin. Ondoren, produktu berriak landatzera ekin diogu: azaloreak, brokoliak, letxuak, tipulak, baratxuriak, borraiak eta perretxilak izan dira orain arte landatutakoak. Hemendik aurrera ureztatzeko eta zainketa lana izango dugu ikasleek.