Otsaileko eta martxoko hilabetetan tailer desberdinak eskaini zaizkie Ikastolako ikasleei. Tailer hauek ikastolako guraso eta ikasle ohiek eskaini dituzte, beti ere ikastolarekiko gertutasuna eta konpromezua adieraziz. Oraingoan, tailerretan hainbat gai jorratu dira, lehen sorospenak, eko-nekazaritza, NASAko bitxikeriak edota energia berriztagarriak sortzeko iturriak besteak beste. Ikasle guztiek, txikienetatik nagusienetara, asko disfrutatu eta ikasteko aukera izan dute. Proposamen hau errepikatuko dugulakoan gaude. Eskerrik asko tailer hauek posible egiten dituzuen guztiei, oraingo honetan bereziki, Alfredo, Aritz, Jaime, Jaione eta Enekori.









