Atzo Lodosako kaleetara atera ginen Santa Ageda ospatzera. Antza denez, ederki eta gogotsu abestu genuen, izan ere, udaletxean abestu ondoren, hamaiketako goxoa eman ziguten Ikastolan jateko. Denetik bizi izan genuen, kalejira, abestiak, hamaiketako goxoa, familien parte-hartzea, baita ikasle ohi batzuen bisita ere.

















