Pasaden azaroan, aurreko ikasturtean bezala, hezkuntzarekin zerikusia izan zuten hitzaldiak izan genituen. Sartagudan¸ Lodosan eta Andosillan izan zuten leku hitzaldi hauek eta gaietan adituak diren, Irene López Goñi, Leticia Garcés eta Julen Aldaya bertaratu ziren hurrenez-hurren. Lehenengoan, Irenerekin, Bullying gaia jorratu zen, Goñiren azalpen eta aholkuak entzun ahal izan ziren eta baita guraso zein gerturatutako guztien kezkak argitu ere. Bigarrenean, Leticiarekin, hezteko prozesuan sortzen diren kezkak, konfiantza gaiarekin edota errespetuarekin sortutako familien zalantzei irtenbidea aurkitu zitzaien. Azkenekoan, Julenekin bizitza osasuntsuaz, elikaduraz edota ohitura egokiez mintzatu ziren.
Gerturatutako guztientzako hitzaldi mamitsu eta interesgarriak izan zirelakoan gaude. Bide batez, hemen ere, hiru adituei eskerrak eman nahi dizkiegu gurera etortzeagatik.