Ikasturte berriari ekin diogu!

Ikasturte berria hasi da eta ilusio handiz itzuli gara Ibaialde Ikastolara.

Berriro ere gelak, korridoreak eta patioa haurrez, bizipenez eta ikasteko gogoz bete dira. Aurrean dugu elkarrekin ikasteko, hazteko eta une berezi asko partekatzeko ikasturte berri bat.

Abian gaude!