JUUL Kanpaina: irakurzaletasuna eta hautua ardatz

Ikasturte osoan zehar, Ibaialde Ikastolan irakurzaletasuna modu jarraitu eta esanguratsuan landu dugu. Liburuak irakurri, partekatu, komentatu eta hausnartu ditugu, literaturaz gozatzeaz aparte, pentsamendu kritikoa eta iritzia emateko gaitasuna garatzeko ere.

Prozesu horren amaieran, JUUL Kanpaina-ren baitan, ikasleek euren hautuak egin dituzte: gustukoen duten liburua, idazlea eta ilustratzailea aukeratuz. Jarduera honek ikasleei literaturarekin harreman aktiboa izateko eta euren iritziak balioan jartzeko aukera ematen die.

JUUL Kanpaina irakurzaletasuna sustatzeko tresna eraginkorra izateaz gain, ikasleen protagonismoa eta parte-hartzea indartzen dituen ekimena da, bozka bakoitzaren atzean irakurketa, bizipen eta hausnarketa ugari baitaude.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para que usted tenga la mejor experiencia de usuario, analizar nuestros servicios y con finalidad analítica, mediante el análisis de sus datos de navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies