


Martxoaren 6an, Ibaialde Ikastolan bisita berezi bat izan genuen: Oier Sanjurjo gure artean izan zen.
Ikasleek aurretik prestatutako galderen bidez, bere ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten: futbolari profesional gisa egindako bidea eta gaur egun Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari moduan duen ardura. Elkarrizketa hurbil eta aberasgarri honetaz gain, arnasketa egokiaren inguruko azalpenak eman zizkigun, autografoak sinatu zizkigun eta jolasean ere aritu ginen elkarrekin.
Halako bisitek ikasleen motibazioa pizten dute, erreferente gertukoak ezagutzeko aukera ematen dute eta balio garrantzitsuak transmititzen dituzte: ahalegina, konpromisoa eta komunitatearekiko lotura.
