Nortzuk gara

Ibaialde ikastola, Lodosan kokatua dagoen D ereduko guraso kooperatiba bat da. 2002an, Muskaria ( Lodosa) eta Deikaztelu ( Sartaguda) ikastolek bat egitean jaio ginen; Nafarroa Oinez arrakastatsu bat zela medio.

Gaur egun Ikastolak 0-12 urteen bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen die inguruko herrietako familia anitzei ( Besteak beste, Andosilla, Sartaguda, Carcar, Azagra, San Adrian edo Mendabia).

Zenbait gertaera garrantzitsu:

1978an  Deikaztelu ikastolaren sorrera.

1991an  Lodosako Muskaria ikastolaren fundazioa.

1991tik 2002ra arte eraikinen 4 aldaketa eman ziren, hainbat arazo dela medio.

2001an Muskaria eta Deikaztelu ikastolen bat-egitea eta lehenengo Nafarroa Oinezaren antolakuntza.

2002an Ikastolako eraikin berriaren amaiera.

2006an Nafarroako Gobernuak ikastola legeztatu eta kontzertatzea.

2016an Vianarekin batera Nafarroa Oinezaren antolatzea.