GELAKO ESPAZIOAK

Txiki-txikien gunea

Gune berezia da, irekia, baina aldi berean babestua, propio aeta ongi mugatuta. Giro lasaiean egoteko eta estimulu gehiegirik gabekoa. 

Psikomotrizitate txokoa

Mugimenduaren askatasunean oinarritutakoa eta zailtasun ezberdinetako bideak eta baliabideak eskaintzen diduena.

Esperimentaziorako txokoa

Material ezberdinak manipulatu, esploratu eta esperimentatzeko gunea.

Jolas sinbolikorako txokoa

Haurrak bere barnea proiektatzeko gunea. Gorputzeko eta hitzezko komunikazioa eta sozializazioa garatzeko eszenatokia.

Eraikuntza txokoa

Haurraren mundua eraikuntzen bitartez proiektatzeko material desberdinen ornitutako gunea.

Liburutegia

Liburutegiaz gain, giro lasaia eta erlaxatua eskeintzen duen gunea.

Materialekin jarduera proiektiboak egiteko txokoa

Haurraren proiekzioak adierazteko material eta proposamen desberdinak eskaintzeko gunea.

Aldaketa eta garbiketarako txokoa

Elikadurarako txokoa

Autonomia, jateko ohitura kulturalak eta harremanak garatzeko txokoa da. Bakoitzaren erritmoa errepetatuz, une lasaia eta esploraziorako eta esperimentaziorako aukerak ematen dituena: elkarrizketak, koloreak, zaporeak, usainak… 

Lo egiteko eta atsedena hartzeko txokoa

Atseden hartzeko, lasai egoteko edo momentu batean isolatu xamar egoteko gunea. Loaldi eta esna-aldien trantsizio tokia.