Eleanitz proiektua 1991 urtean hasi zen ikastoletan. Materiala aldatzen baldin badoa ere, helburua bera da; haurrak etorkizunean izango duten ingurune eleanitz eta kultur aniztasunerako prestatzea. 

Ibaialde ikastolan umeak hiru urtetik aurrera hasten dira ingelesez komunikatzeko lehenengo saiakerak egiten. Prestatutako testuinguru seguruan, haurrak naturaltasunez hasten dira Ingelesa entzutetik hau errepikatzera, eta gutxinaka produkzio autonomoa egitera; besteekin bizipenak konpartituz eta hizkuntzaren gaitasun komunikatiboa barneratuz. Izan ere, haurrak beharrezkoa du bizipen esanguratsuak izatea, ikasketa gertatzeko. 

Eleanitz proiektuak profesionalen prestakuntza espezifikoa dakar, horregatik Ibaialde ikastolan gure irakasleak hirueledunak izateaz gain, hizkuntzen ikasketa konstruktibistan zein Eleanitz materialetan formatuak daude.