Eginkizuna eta Ikusmena

Lodosako Ibaialde Ikastola gurasoen kooperatiba bat da eta honen eginkizuna Lodosa eta inguruko herrietako familiei kalitatezko hezkuntza euskaldun eta pertsonalizatua eskaintzea da. Ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala gara.

Haurraren erritmo eta interesetatik abiatuz, bakoitzaren garapen osasuntsu eta integrala du helburu bezala Ikastolak; horrela, etorkizunean beharrezkoak diren konpetentziak barneratuz. Besteen artean, kooperatibismoa, autonomia, pentsaera kritikoa, irudimena, jarrera ekintzailea eta adimen sozio emozionala.Aipatutako helburua lortzeko, Ibaialde Ikastolak hezkuntza komunitate berritzaile eta ekintzailea dauka; gure irakaslegoa euskaraz bizi da, eleaniztuna da, eta gainontzeko kideekin taldean lan egiten du (zerbitzuetako langileekin, gurasoak…). Ikastolak bere profesional guztien prestakuntza eta eguneraketa ahalbidetzen du, egungo hezkuntza aldaketa eta beharrei erantzuna emateko (eleaniztasuna, IKTak, konpetentziak,…).

Aipatutako helburua lortzeko, Ibaialde Ikastolak hezkuntza komunitate berritzaile eta ekintzailea dauka; gure irakaslegoa euskaraz bizi da, eleaniztuna da, eta gainontzeko kideekin taldean lan egiten du (zerbitzuetako langileekin, gurasoak…). Ikastolak bere profesional guztien prestakuntza eta eguneraketa ahalbidetzen du, egungo hezkuntza aldaketa eta beharrei erantzuna emateko (eleaniztasuna, IKTak, konpetentziak,…).

Ikastolak material berritzaile eta manipulatiboak zein espazio irekiak dauzka eta haurraren interes eta erabakietatik eratorritako metodologia erabiltzen du, hauek seguru eta aske sentiarazteko; beharrezkoa deritzagu azkenengo hau ikasketa gerta dadin. Gainera, lankidetza, komunikatzeko gaitasuna, tolerantzia, solidaritatea eta jarrera demokratikoa bezalako baloreak bultzatzen ditu.