KALITATE PROIEKTUA (KEI)

Kalitatea, lan egiteko eraren aldaketari, prozesuen eta pertsonen

hobekuntza jarraikiari, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako

pertsonalaren hazkuntzari, eta ikasle, sendi eta erakundeen itxaropenei

erantzuten dieten emaitzei lotuta dago.

Mortimoren esanetan, kalitateko eskola, ikasleen aurrerakuntza

intelektual, sozial, moral eta emozionala sustatzen duen eskola da.

Kalitateko eskolak bere egile eta jasotzaileen gaitasunak bultzatzen ditu

aipatutako arloetan emaitza onak lortzeko.