HIZKUNTZ PROIEKTUA

ELEANIZTASUNA

Bistakoa da Europan bizi eta gizarteratzeko beharrezkoa dela Nafarroako bi hizkuntza ofizialez gain, beste hizkuntza europear batzuk ikastea. Hau eleaniztasun proiektu baten bidez lortu eta bideratzen dugu, haur hezkuntzatik, proiektu finko baten bidez atzerriko hizkuntza (Ingelera)  ikaskuntza bultzatuz eta datozen hezkuntza etapa desberdinetan jarraipena emanez. Hizkuntzen ezagutzak, ateak zabalduko dizkigu gizarte, arlo akademiko eta lan arloan.

Gainera mundu guztian planteatzen da inguru elebiduna duten herrialdeetan, herrialdeko beste bi hizkuntza ikastea, normalean, ingelera eta sarriki, frantsesa.

Horregatik, ikastolan Nafarroako 2 hizkuntza ofizialekin batera, ingelera ikasten dute  eta frantsesarekin familiarizatzeko aukera izaten dute.

ELEANITZ proiektua da erabiltzen duguna, euskarazko “eleaniztasun “ hitzetik datorrena, eleaniztasuna esan nahi duena.

Oso arrakastatsua den proiektua bat da, bai ikasleen motibazioan, bai jasotzen diren emaitza akademikoetan ere, Nafarroako ikaskuntza mailaren batazbestekoa gaindituz.

Gainera, proiektu hau, Erresuma Batuaz kanpoko material saritu bakarra izan da, President´s award 2006 sariarekin. Ondoren, “premio europeo a la calidad” saria ere irabazi zuen.

Burutu diren ikerketa guztiak erakusten dute hizkuntzak jakitea aberasgarria dela. Hezkuntza elebiduna jasotzen duten haurrek, elebakarra jasotzen dutenekin konparatuta, hizkuntzetan erreztasun handiagoak  eta emaitza akademiko hobeak dituztela.

-President´s award 2006 saria

-Kalitatezko europear saria

-2016-ko ELTons sarien finalista ( English language teaching innovation awards)  British Councille-k antolatua.

Euskera:

Euskarada oinarrizko hizkuntza. Ingelesa eta gaztelania ikasgaiak izan ezik beste ikasgai guztiak euskaraz ematen dira. Ikastolen hizkuntza ereduak euskeararen ezagutza ziurtatzen du gaitasun guztietan: hitz egin, entzun, irakurri eta idatzi.

Bi hizkuntza ezagutzeak hirugarren hizkuntza bat ikasten laguntzen du. Zuen seme-alabek elebitasunetik eleaniztazurena igarotzeko aukera izango dute. Lasai asko esan dezakegu gure ikasleak eleanitzak direla hiru hizkuntzetan.

Gaztelera:

Ikastolako lehen hizkuntza euskara izan arren, jakitun gara eremu honetako  lehen hizkuntza ofiziala eta  ikastolako ikasle gehienen ama hizkuntza  gaztelera dela. Horregatik gaztelaniak garrantzia handia dauka gure hezkuntza proiektuan. Lehen hezkuntzako lehen urtetik hasten gara gaztelania lantzen. Gure ikasleek hezkuntza elebakarrean bezain maila ona lortzen dute hizkuntza honetan, baina kontuan hartuz beste bi hizkuntza ere badakizkitela.

Ingelera:

Adin goiztiarreko ingeleran aitzindari eta Erresuma batutik kanpo saritua izan den proiektua:

-President´s award 2006 saria

-Kalitatezko europear saria

-2016-ko ELTons sarien finalista ( English language teaching innovation awards)  British Councille-k antolatua.

3 urterekin ELEANITZ proiektua lantzen hasten gara. Helburua hizkuntza kontestu natural batean ikastea da, hizkuntza bera ikaskuntza tresna moduan erabiliz.( Hizkuntza bat erabiliz ikasten da)

Parte harttzea eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko espazio komunikatibo desberdinak eskeintzen dizkiegu.

Egunerokotasunera egokituak dauden abestiak, antzerkiak, ipuinak…lantzen ditugu.

ELEANITZ proiektuan dauden Ikasleek, emaitza oso onak lortzen dituzte, kanpo ebaluaketak eta hezkuntza esparruan egindako ikerketek honela egiaztatzen dute

Frantses:

Tailer honen helburu nagusia hizkuntzaren  eta Frantses kulturaren hezagutza da,DBHra iristean hizkuntza ezezaguna ez dedin izan.

Batez ere ulermen eta hizkuntz adierazpena lantzen da, frantzesezko ohiko abesti baten bidez eta ikasitakoa antzerkietan antzeztuz.

Lehen hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara hautazko moduan eskeintzen dugu astean ordu batez.