GURE ESKAINTZA

Heziketa bide  osoan lagun izango gaituzu.Geroz eta gehiago dira  beraien unibertsitaterainoko ikasketa ziklo osoa Ikastola sarearen barnean egiten duten ikasleak.

Ibaialde Ikastolan lehen hezkuntzako azken ikasturterarte ikasteko aukera eskeintzen dugu, sinetsita baikaude hau dela haurrek bigarren hezkuntza

Pertsonaren hezkuntza ibilbidean laguntzea, bere buruarengan, besteengan eta bere inguruan konfidantza izan dezan, bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatzea dugu helburu. Konfidantza, ikaskuntza prozesuan laguntzen duen  oinarrizko balorea da.

Pertsona bakoitzak bere  ametsak, zailtasunak, ilusioak, beharrak… ditu, guztiak bere osotasunean, pertsona bakoitza, bakarra eta errepikaezina egiten dute. Horregatik  Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako gertuko hezkuntza garatzen dugu.

Gure metodologia ikasle bakoitzaren esperientzia pertsonalean, jardueretan eta jokoetan oinarrituta dago. Bakoitzaren erritmoa errespetatuz, konfiantza eta autoestimua indartzeko eta ikasten, ezagutzen, ikertzen, saiatzen eta ulertzen gozatzeko.

Gure     adin ezberdinetako ikasleen arteko elkarrekintzaren     aberastasuna benetakoa eta begibistakoa da, gazteenek helduagoen     erreferentzia aurreratuagoak jasotzeaz gain, helduenek  gazteenganako bere erantzukizuna onartzen dute.