KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA

Ikasle bakoitzak bere izen-abizenak, gaitasunak, beharrak, zailtasunak, ametsak, proiektuak…ditu,elementu guzti hauen konbinazioak pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtzen du. Ikaslea ikasketa prozesuan lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da pertsona ezagutzea.

Horregatik Ibaialde ikastolan pertsona ulertzeko ikuspuntu desberdin bat lantzen dugu. Gure pedagogiaren helburu nagusiak haurraren garapena eta zoriontasuna dira. Horretarako ezinbestekoa da,pertsonaren hezkuntza ibilbidean laguntzea, bere buruarengan, besteengan eta bere inguruan konfidantza izan dezan, bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatzeko . Konfidantza ezinbestekoa da pertsonaren hezkuntza ibilbidean eta gaitasunen garapenenean.

Adimen anitza era konsziente batean lantzen dugu.

Adimen linguistikoa, adimen logiko-matematikoa, adimen espaziala, adimen kinestesikoa, adimen musikala, adimen interpertsonala, adimen intrapertsonala, adimen naturalista.

Zortzi alderdiak era koherente batean integratzen dira etapa desberdinetan, haurraren garapenerako  ikaskuntza maila eta metodologia eraginkorrenak erabiliz.

HEZKUNTZA ZUK NAHI BEZELA

Ibaialde ikastola hezkuntza eredu propio, egonkor eta kalitatezko batean oinarritzen da, zure seme-alabarentzat baloreetan oinarritutako , integratzaile eta anitza den formakuntza akademikoa bermatzen dugu. Emaitza, ikuspegi pedagogiko eta eleaniztasunean ( euskera, ingelera, gaztelania, frantsesa) aitzindari izaten jarraitzen duen jatorrizko eredu bat gara.

Nafarroako 15 ikastoletatik 40 urte baino gehiago daramatzagu euskaratik eta euskal kulturatik, munduari ikuspegi berriztatzaile bat eskaintzen.

Gure proiektuak behin ezagutzera ematen direnean, beste hezkuntza eredu batzutan aplikatzen dira gurean duten arrakastarekin.

Gainera IKASTOLA EREDUA askotan  izan da saritua kalitatzeko hezkuntza berriztatzailea izateagatik.

KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA, KiVa, ELEANITZ PROIEKTUA… Ibaialde ikastolan berrikuntza pedagogikoarekin dugun konpromezuaren adierazle dira.